HEZKUNTZA PROIEKTUA
Prestatzea eta eraldatzea
Amaurren, pertsona bakoitzaren garapen aukeretan sinesten dugu, bakoitzaren talentu eta jakin-nahi berdingabeak aintzat hartuta, eta ingurune abegitsu eta hurbil bat eskaintzen dugu, ikasle bakoitza bere osotasunean garatu dadin eta bere bidea egin dezan.
Kalitatezko hezkuntza eskaintzen dugu, eta, horretarako, bi osagai hauek uztartzen ditugu: prestakuntza akademiko sendoa, etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko, eta giza alderdiaren zaintza. Horrela, oinarri sendoak dituzten eta gizartea hobetzeko eta gure ingurunea zaintzeko gai diren pertsonak garatzen laguntzen dugu.
Amaurren, etxean bezala.
Lehenengo urratsak, hobeto elkarrekin.
Amaurre Txiki
Amaurre Txiki 0-2 urteko gure ikasleen etxea da. Badakigu lehen urratsak ematen ari direla eta ikaskuntza txiki oro abentura handia dela haientzat.
Etapa honetan, dena berria da haurrentzat, munduan beren kabuz murgiltzen hasten dira, eta, horregatik, funtsezkoa da seguru eta lagunduta sentitzea, esploratzeko, ikasteko eta garatzeko aukera izan dezaten.
Horregatik, Amaurre Txikik honako hauek eskaintzen ditu:
-
Harreman gertukoak eta seguruak
Familiekiko harremana asko zaintzen dugu eta segurtasun eta harrera loturak sortzen ditugu gure ikasleekin, etxean bezala senti daitezen, maitatuak eta seguru.
-
Ingurune zaindua eta ezustekorik gabea
Giro abegikorrari eta errutinei esker, haurrak seguru sentitzen dira eta konfiantza hartzen dute, beren kabuz eta ikaskideekin esploratzeko eta ikasteko.
-
Askotariko jarduerak, ikasleen garapena sustatzeko haien erritmoa errespetatuz
Haur bakoitza bere martxan hazten da eta ikasten du, eta, beraz, banaka-banaka laguntzen diegu prozesu horretan. Era berean, askotariko jarduerak eskaintzen dizkiegu, ikasteko aukera guztiak eskura izan ditzaten.
Jolasa eta ikaskuntza eskutik doaz.
Handia egiten ari naiz?
Haur Hezkuntza
Adin tarte honetan (3-5 urte) sortzen dira haurren zirkuitu neuronal gehienak, ondorengo etapetan euren potentzial guztia garatzeko beharko dituztenak, eta, beraz, pertsonaren garapeneko funtsezko unea da.
Badakigu haurren garapena ezin hobea izateko funtsezkoa dela ingurunea abegitsua izatea, helduak erne eta inplikatuta egotea, eta psikomotrizitatea, hizkuntza aberatsa eta zenbakien kontzientzia sendoa sustatzea.
Era berean, sortzen ari diren harremanez jabetzen hasten dira, eta beren buruarekin eta inguruarekin izango dituzten harreman moduen oinarriak finkatzen dituzte. Garrantzitsua da autonomiaren, errespetuaren, zaintzaren eta erantzukizunaren balioak lantzen hastea.
Gure Haur Hezkuntzako proiektuan, gure ikasleek honako hauek aurkituko dituzte:
-
Espazio segurua
Hurbiltasuna, maitasuna eta zaintza dira ikasleekin dugun harremanaren oinarriak.
-
Dibertituz ikastea
Askotariko proiektuak eta jarduerak eskaintzen dizkiegu, ikastea abentura liluragarria izateko.
-
Inguru euskalduna
Gure klase guztiak euskaraz dira, baina ingeleseko orduak ere baditugu.
-
Ikasteko modurik onenak
Proiektu globalizatuekin lan egiten dugu eta espezialistarik onenak jartzen ditugu txoko bakoitzean.
Gure txikiak, handitzen-handitzen.
Lehen Hezkuntza
Ikasleak 6 urte dituztela iristen dira Lehen Hezkuntzara, eta, amaitzean, 12 urte izango dituzte. Jauzi handi bat euren bizitzan!
Ikasleak 6 urte dituztela iristen dira Lehen Hezkuntzara, eta, amaitzean, 12 urte izango dituzte. Jauzi handi bat euren bizitzan!
Etapa honetako helburua da ikasle guztiek oinarrizko gaitasunak garatzea, bizitzako edozein arlotan moldatu ahal izateko. Arlo akademikotik giza alderdira, maila indibidualetik sozialera. Gero loratuko denaren oinarriak finkatzen dira etapa honetan; beraz, garrantzitsua da oinarria sendoa eta emankorra izatea.
Hori lortzeko, ikasle bakoitzaren beharrak hartzen ditugu kontuan, eta banaka laguntzen diegu, trebetasun bakoitza garatzeko metodologia egokienak erabiliz. Gainera, beren talentuez, ametsez eta inguruan duten lekuaz jabetzen ari dira, eta, beraz, garrantzitsua da, era berean, geure buruari eta gainerakoei entzuteko espazioak sortzea, baita ikaskuntza partekatuko espazioak ere, gure ikaskideekin, bai ikastetxekoekin, bai Europako beste leku batzuetakoekin, elkarbizitzen eta lankidetzan aritzen ikasteko.
Hezkuntzaren oinarriak
-
Eleaniztasuna
Piktoidazketa - Ikuspegi sortzailea duen metodo interaktibo bat da, eta, horren bidez, ikasleak erakarri eta haien hizkuntza trebetasunak ahalik eta gehien garatze lortzen da, testu aberastuekin eta argitalpen pertsonal batekin.
-
Matematikako Singapur metodoa
Metodologia horren bidez, gure ikasleek lortzen dute matematika hobeto ulertzea, eta, dituzten ezagutzak erabiliz, problemak ebazteko gaitasun handiagoa izatea.
-
Erasmus+
Europar Batasunaren Erasmus+ programaren bidez, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako gure ikasleek Europako beste ikastetxe batzuekin ikasten dute eta trukeak egiten dituzte, ingelesaren benetako erabilera, kulturarteko inguruneetan moldatzeko gaitasuna eta errespetuaren, aniztasunaren eta lankidetzaren balioak sustatzeko.
-
Proiektu globalizatuak
Edukiak ikasita ez ezik, ikertzen, hautatzen, aplikatzen eta aurkezten ikasita ere bermatzen da ikaskuntza. Proiektuen bidez, trebetasun horiek guztiak lantzeko aukera dugu.
-
Tutoretza plana
Espazioak zaintzen ditugu geure burua ezagutzeko, gure emozioak identifikatzeko eta kudeatzeko, eta gainerakoekin bizitzen ikasteko.
3, 2, 1… Mundura irteteko prest!
DBH
Nerabezaroa iraultza fase bat da gure ikasleen bizitzan, eta, ikastetxean igaroko duten azken etapa den arren, badakigu haien bizi proiektuen hasiera izango dela. Horregatik, garrantzitsua da gure ikasleak prestatuta ateratzea, aukeratzen duten bidea edozein dela ere.
Etengabe aldatzen ari den mundu globalizatu batean bizi eta lan egin beharko dute, eta konpromiso sozialaren araberakoa izango da aurrean jartzen zaizkien erronka handiek hartuko duten norabidea.
Horregatik, bigarren hezkuntzan, gure ikasleek prestakuntzarik onena jasoko dutela bermatzen dugu, bai ikasgelan bertan, bai ikasgelatik kanpo. Nazioartean trebatzeko aukerak ematen dizkiegu, eta proiektuak testuinguru errealetan sustatzen ditugu, konpromisozko eta erantzunkidetasunezko gizarte balioak garatu ditzaten. Gainera, entzuteko, nork bere burua esploratzeko eta ikasleek beren bizi proiektua aurkitzeko espazioak sortzen ditugu, etortzear dauden erronkei ekin ahal izateko.
Hezkuntzaren oinarriak
-
Banakako laguntza eta orientazioa
Etapa honetan, ikasleak nabarmen garatuko dira pertsona gisa, eta beren etorkizunerako garrantzitsuak izango diren erabakiak hartu beharko dituzte. Ikasle bakoitzari bide horretan laguntzeko, etapa osoan irakasle berberak mantentzen ditugu eta orientazio ibilbideak eskaintzen dizkiegu.
-
Digitalizazioa
Gure ikasleak digitalki trebeak izateaz gain, teknologia ongi erabiltzea eta edukiak modu kritikoan lantzen jakitea ere nahi dugu.
-
Eleaniztasuna
Euskara, gaztelania eta ingelesa ongio ezagutzea funtsezkoa izango da gure ikasleek eskolaren ondoren izango dituzten erronkei aurre egiteko. Ikasleek ingeles maila ziurtatzeko aukera dute, ikastetxean bertan Cambridgeko azterketak eginda.
-
Erasmus+
Ikasleek Europako beste ikastetxe batzuekin lan egiteko eta iraupen laburreko eta luzeko trukeetan parte hartzeko aukera dute, dirulaguntzarekin.
-
Zerbitzu-ikaskuntzako proiektuak
Ikasgelatik eta azterketetatik harago ikastea eta garatzea. Proiektuak sustatzen ditugu beste erakunde batzuekin, eta, horrela, gure ikasleek inguruneko beste pertsona batzuen zerbitzura jar ditzakete beren ezagutzak. Eta ikasteaz gain, jendearekin harreman positiboak lantzen dituzte eta erantzukizunaren, zaintzaren eta iraunkortasunaren balioak martxan jartzen dituzte.
Inklusioa
Ikastetxean hainbat zerbitzu ditugu ikasleen beharrei erantzuteko, edozein direla ere:
-
HBSP
Egoera sozial edo kultural ahulean dauden eta eskolara egokitzeko zailtasunak dituzten DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat. Euskara, Hizkuntza eta Matematikako proiektu inklusiboak egiten dira.
-
NCE
Hezkuntza neurri hau behar bereziak dituzten ikasleentzat da, dagokien mailarekin alderatuta urtebetetik gorako atzerapena dutenentzat.
-
HIBP
Gela barruko neurria, ikasle guztien eskola arrakasta bermatzeko.
-
Hizkuntza errefortzua
Programa honen helburua da euskal hezkuntza sisteman berriki hasi diren ikasleei laguntzea eta ikasle horien eskola eta gizarte integrazioa ahalik eta hobekien sustatzea.
Gure ateak, beti zabalik.
Matrikulazioa
Jarri gurekin harremanetan, eta pozik hartuko zaitugu.