GURE IKASTETXEA

Amaurre. Ama. Aurre. Urre. Haur. Ur. Amaurre gu gara. Zu Zara.

Bidaide Fundazioa

Amaurre Ikastetxea Bidaideko kidea da, hots, 2014ko ekainean Kristau Eskolak eratu zuen hezkuntza fundazioko kidea. Fundazioak askotariko ikastetxeak biltzen ditu barnean, eta, ikastetxe horiek, jatorri, ibilbide, tamaina eta ezaugarri desberdinak dituzten arren, ezaugarri komun bat dute: Kristau Eskolaren hezkuntza proiektu pastorala. Eta proiektu komun horretan, ikasleak ikastetxetik irtetean izango duen profilak zehazten du jardueraren ardatza.

Bidaide Fundazioaren egitekoa da ikasleak modu integral, pertsonalizatu eta eleaniztunean heztea, gaitasuna izan dezaten beren kabuz pentsatzeko eta ikasteko, arazoak sormenez konpontzeko, elkarrekin hitz egiteko eta lan egiteko, elkar ezagutu eta bizitzari zentzua emateko, eta gizartea eraldatzeko.

Bidaide Fundazioak ikastetxe sare bat osatu du, eta, sare horretan, hezkuntza proiektu bakoitza indartu egiten da talde osoko lankidetzari esker. Horrela, ezagutzaren kudeaketa maximizatzen da erakundearen esparru guztietan: pedagogikoa, berrikuntza, pertsonak, ekonomikoa, etab.

Aldi berean, Bidaidek erakundeei laguntzen die, ikastetxeen kudeaketan eta garapenean.

Zergatik Amaurre?

Hezkuntza 0-16 urte

Hezkuntza 0-16 urte

Ikasleak hartu eta beren prestakuntzako lehen etapan laguntzen diegu, eta bizitza osoan baliagarri izango zaizkien ezagutzak eta oinarri sendoak eraikitzen laguntzen diegu.

Pertsona erdigunean

Pertsona erdigunean

Hezkuntzaz hitz egitea pertsonez eta haien garatzeko gaitasunaz hitz egitea da. Amaurren, pertsona guztiak berdingabeak eta baliotsuak direla uste dugu, eta bakoitza ongi etorria eta babestua sentitzeko lan egiten dugu, haien dimentsio guztien garapena bultzatuz. Horregatik, eskaintzen dugun hezkuntzak, alderdi akademikoa ez ezik, garapen pertsonala eta giza garapena, balioak eta ingurunearekiko konpromisoa ere zaintzen ditu.

Berrikuntza zentzuzkoa

Berrikuntza zentzuzkoa

Berrikuntza ez da moda kontua, baizik eta aldaketetara egokitzea, eta, uneoro, gure ikasleen beharrei erantzutea.. Ikasleak erdigunean jartzen dituzten metodologiak erabiltzen ditugu, ikaskuntza handia dakartenak, eta ezagutzak mundu errealean aplikatzeko aukera emango dietenak.

Euskalduna eta mundukoa, Erasmus+ programarekin

Euskalduna eta mundukoa, Erasmus+ programarekin

Gure euskal sustraiak zaintzen ditugu D ereduaren bidez, eta, aldi berean, nazioarteko proiektuak bultzatzen ditugu Europako beste ikastetxe batzuekin elkarlanean. Erasmus+ programari esker, gure ikasleek diruz lagundutako trukeetan parte hartzen dute, eta, horrela, ingelesa bere testuinguru errealean erabiltzen dute, beren kultura partekatzen dute, beste kultura batzuetatik ikasten dute, eta errespetuaren, lankidetzaren eta aniztasunaren balioak garatzen dituzte.

Klaustroa eta familiak
komunitatean

Klaustroa eta familiak
komunitatean

Pertsonak dira edozein hezkuntza proiekturen muina. Amaurren, klaustro egonkor eta konprometitu bat dugu, esperientzia eta gaztetasuna uztartzen dituena, eta etengabe prestatzen ari dena, gure ikasleei hezkuntza esperientziarik onena eskaintzeko. Ekimen ugariren bidez familiak ikastetxean inplikatzen direnez, Amaurre komunitate bat da, eta guztiok batera egiten dugu bidea.

GURE TALDEA

Organigrama

ZUZENDARIA

IKASKETAKO ZUZENDARIA

ADMINISTRAZIOA

BISITA BIRTUALA

Espazioak

ESKOLAKO INSTALAZIOAK

Espazioak

Gure ikasleen hezkuntza premiak asetzeko behar diren espazio guztiak dauzkagu:

GURASO ELKARTEA

Ampa

Familiekin batera lan egitea Amaurre Ikastetxearen hezkuntza proiektuaren funtsezko zutabea da. Ikaslea beti erdigunean jarrita, ikastetxea eta familiak lankidetzan dihardugu ikasle guztiei gertuko laguntza eta beharrezko baliabide guztiak eskaintzeko, eta ikasle bakoitzari kalitatezko hezkuntza emateko, kontuan hartuta garapen akademikoa nahiz garapen pertsonala, giza garapena eta garapen soziala.

Guraso elkartearen zeregina da ikastetxearen lana kontrastatzea, osatzea eta babestea, eta aktiboki arduratzen da honako zerbitzu hauek eskaintzeaz:

GUREKIN KOMUNIKATU NAHI AL DUZUE?

Kontaktua

Jarri gurekin harremanetan, eta pozik hartuko zaitugu.